ALBISTEAK
ATEZ ATEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA SAN JOAN, FILIPINETA, ARANA ETA ARRAMENDIN
- Kategoria: Partaidetza eta komunikazioa
-
16
Mai 2013
150 bat bizilagunek hartu dute parte
Atzo, euskaraz, eta gaur, gazteleraz, egin dira San Joan, Filipineta, Arana eta Arramendi auzoei zegozkien atez ateko bilketa sistemaren prozesu parte hartzaileko bilerak. Atzo ospatutakora 60 lagun inguru hurbildu ziren Udaletxeko Pleno Aretora eta gaurkora 90 bat. Beraz, orotara, 150 herritar izan dira parte hartu dutenak.
OIANGUKO PAISAIAREN IRAKURKETA
- Kategoria: Garapen iraunkorra eta mugikortasuna
-
15
Mai 2013
Maiatzaren 18an goizeko 10:30etan
Landarlan ingurumen taldeak biodibertsitate jardunaldiak antolatu ditu Ordizian eta Beasainen. Ordiziari dagokionez, Oianguko paisaia irakurketa egingo da larunbat honetan, hilak 18, goizeko 10:30etan. Jardunaldi honetan Oiangu eta inguruko paisaia zentzumenez aztertuz, ingurunearekin ditugun erlazioak interpretatu eta biodibertsitatearen aberastasuna zein giza ekintzaren bidez izandako aldaketak baloratuko dira.
II. BERDINTASUN PLANA GARATZEKO PROZESUA AZKEN TXANPAN
- Kategoria: Berdintasuna
-
15
Mai 2013
Plana ekainean aurkeztea aurreikusten da
Hilaren 17an, azken bilera egingo da gazteekin eta alorreko eragileekin, eta hurrengo astean Hezkuntza eta Gizarte Gaiak taldeen txanda izango da. II. Berdintasun Plana garatzeko parte hartze prozesua azken txanpan da.
