|
Ongi etorri Ordiziako Udalaren web orrira.
Ordiziako Udala tresnak eta bitartekoak prestatzen ari da bertan bizi diren herritarrek bere herria hobeto ezagutu dezaten. Aldi berean, honek gure kudeaketa argiago egiten laguntzen digu.
Web orrira sartu eta udal zerbitzuen gida kontsulta dezakezu; udal gobernuak herrian abian jarri nahi dituen proiektuen informazioa jaso dezakezu; eta bertan antolatzen diren ekitaldi nagusiei buruzko informazioa ere dezakezu.
Azken batean, Ordiziako udaletxeko ateak zabaldu ditugu, oso modu azkar eta erraz batean zuek gurekin harremanetan jar zaitezten eta zuen iritziak, iradokizunak eta proposamenak helaraz diezazkiguzuen. Era honetan jokatuz gero denon artean hobetuko ditugu gure zerbitzuak eta, funtsean, gure herria hobetzen lagunduko diguzu.
Web orria gure herritik kanpo bizi diren ordiziarrentzat zabaltzen dugun leihoa da ere, eta jakinaren gainean izango dira bere herrian egiten den jarduera guztiaz. Pixkanaka-pixkanaka informazio baliagarri gehiago sartu eta abian jarri berri dugun zerbitzua osatzen joango gara.
Alkatetza honetatik gure udalerria ezagutzera sar zaitezten gonbidatzen zaituztet.
|
|