Geografia. Ordizia, Gipuzkoako hegoaldean dago kokaturik, Goierriko eskualdean, Oria ibaiko haranaren goialderantz, Tolosako epaibarrutiaren barruan. Bere koordenatu geografikoak hauek dira, mendebaldeko longitudea 1° 30' 30"eta iparraldeko latitudea 43° 03' 10". Herrigunea, udalerriaren erdialdean dago, Oria ibaiaren ezkerraldeko lautadan eta 155 bat m.ko latitudean. Udalerria ibai haranean kokatuta dago, lurra ibaiz bi aldeetatik igotzen da, altuera haundiegia lortu gabe, gehiengo altuera iparmendebalderantz lortuz, Odetagoenan (729 m.), hain zuzen, udalerriko hegoaldean altuera gutxitzen joaten da, Etxazpi-Putzuaranen (Oiangu) 328 m.etara iritsiz. Udalerriko gutxiengo altuera San Juanen dago 130 m. Sare hidrografikoa horrela dago osatuta, Oria ibaiak egomendebaldetik ipar-mendebaldera zeharkatzen du lurraldea, eta lurra ureztatzen duten beste zenbait erreka daude, aipagarrienak hauek direlarik: Mariaratz mendebaldeko mugan eta San Juan ekialdekoan. Arama eta Lazkaoko herrietako mugeetan, Amundarain ibaia eta Sempere-berri erreka daude. Udalerria kokatuta dagoen lurra, gehiengo batean Oria ibaiko lubera da,inguruko lurrak, berriz, flyschoide sedimentu desberdinez osatuta daude, harearrizko-kararrizko-buztintsu. Landaretzak, klima heze-epel eta euri-zaparrada ugariren ezaugarriak biltzen ditu,horregatik kaduzifolio atlantiar adartsuez osatuta dago, haritza, gaztainondo eta pagoaren gisakoak, hauen hedadura gutxituz joan da baso-landatzea dela medio, insigni pinua landatu baita errentabilitate industriala haundiagoa duelako.
Mugak. Ordiziak Itsasondo du iparraldeko mugan, San Juanen dagoen errekako zati bat eta Aramatik bereizten duen Amundarain ibaia. Ekialdean Oria eta Amundarain ibaiak ditu. Hego-ekialdean Zaldibia du mugarria. Hegoaldean,Lazkao herritik bereizten duen Sempere-Berri erreka. Mendebaldean, Lazkao eta Beasain, Mariaratz errekak zeharkatzen duen tokitik eta ipar-mendebaldean Beasain.
Antolaketa. Herrigune nagusia alde zaharraren inguruan dago, bere itxura eliptikoak behe-Erdi Aroa dakarkigularik gogora. Karlistaden ondoren, herriko harresiak bota ziren eta herria zabaldu zen alde zaharraren inguruan, eta garai bateko errepide nazionalari jarraituz, egungo Filipineta eta Urdaneta kaleetaraino. Herriaren zabalketa 60 eta 70eko hamarkadetan gertatu zen,udalerriko ekialdean, alegia, Otegi-Enea, Altamira eta Bustuntza auzoak sortu zirenean Oria ibairen eskubialdean. Azkeneko zabalketa haundia Sanperio eta Arramendi kale inguruan gertatu da. Beasain, Lazkao eta Ordiziako garapen hiritar eta industrialak, Oria haraneko udalerrien arteko mugak nahasten ditu.
Biztanlegoa. XV. mendearen bukaeran Ordiziak 500 biztanle inguru zituen. Biztanlegoaren gehikuntza mantso baina eten gabe gehituz joan zen XIX. mendearen bukaerara arte, geroztik 80ko hamarkadara arte gehikuntzaren erritmoa areagotu zen. 80ko urteaz geroztik, biztanlegoa gutxituz joan da poliki-poliki.
| Urtea Bizt. |
1857....... 1.115 1877....... 1.376 1900....... 1.421 1910....... 2.318 1920....... 3.059 1930....... 4.423 1940....... 4.435 |
1950....... 4.769 1955....... 5.704 1960....... 6.790 1965....... 8.344 1970....... 9.465 1975...... 10.327 1981....... 9.724 |
1983........ 9.803 1986........ 9.448 1991........ 9.325 1994........ 9.316 1995........ 9.238 1997........ 9.088 1999........ 9.118 2000 ....... 9.089 2001 ....... 9.039 2002 ....... 9.021 2003 ....... 8.962 2004 ........8.926 2005 ....... 9.025 2006 ....... 9.188
|
| 1768....... 691 1787....... 641 1802....... 832 1828....... 1.100 |
Euskararen ezagutze mailan gertatutako bilkaera, ondoko hau da:
|
|
1981 |
1986 |
1991 |
1996 |
Euskaldunak Erdi-euskaldunak Erdaldunak |
41,71 % 20,85 % 37,44 % |
47,94 % 18,01 % 34,04 % |
52,53 % 17,77 % 29,69 % |
56,67 % 18,62 % 24,72 % |
Ekonomi Arloan. Ordiziako biztanlego aktiboan (1996ko errolda) 3.820 pertsona daude, hauetatik 693 (%7,6) data horretan langabezian zeuden. Azken kolektibo honen barruan 355 pertsona lehenengo lanpostuaren bila zebilen. Lehen sektoreak ez du garrantzi haundirik Ordizian, lan egiten duen jendearen artean %0,7 baino ez da, sektore honetan lan egiten dutenak. Ustiatzen den nekazal azalera udalerriko %60koa da, %0,1 lur landuetara, %27 larre iraunkorretarako, %48 baso zuhaitz espezietarako, eta beste zenbait azalera %24,6. Aldapa gogorrek eragozten dute artalde batzuen larraketa, baina Ordizia Enirio-Aralarko Mankomunitatearen barruan dagoenez, larreak zabaltzen dira, beste zenbait udalerrirekin batera ustiatzen baititu larreak. Nekazal lurretako zati haundi bat saldu da lantegi eta pabilioi industrialak bertan eraikitzeko. Biztanlego aktiboaren portzentairik garrantzitsuena bigarren eta hirugarren sektoreetan dago. Industria sektorearen barruan enpresa metalurgiko txikiak dira nagusi. Ordiziako enpresarik garrantzitsuena Orkli Kooperatiba da, kalefazio eta ur berorako erregulazio, segurtasun eta kontrol osagaiak egiten dituelarik. Nahiz eta gure ondoko herrian kokaturik egon, Beasainen alegia, CAF enpresa aipatu beharra dago, gure udalerriko langile kopuru haundi batek bertan lan egiten baitu, eta Ordizian ere instalazioak dituelako. Hirugarren sektorean, Ordiziako jende kopuru haundiak lan egiten du eta eskualdean tradizio haundia izan du beti. Ildo honetatik asteazkenero ospatzen den azokak garrantzi haundia izan du, gidaliburu honetako beste atal batean honen berri ematen delarik. Senideen arteko txikizkako merkataritza da nagusi, produktu desberdin askorekin: jantzi, elektrodomestiko, oinetako, altzari dendak... e.a.; guzti honi eskualdeko hipermerkatua erantsi behar zaiolarik. Komunikabideak. Ordizia ososorik sartuta dago merkatal sarebideetan eta herri garrantzitsuekiko harremanetarako lotuneak ditu. Komunikabiderik garrantzitsuena N-1 da, Madril-Irun, baita Beasain, Bergara eta Durangorekin lotzen duen eskualdeko errepidea aipatu beharra dago ere, bai batak eta bai besteak trafiko haundia dute lurraldeko garapen industriala dela eta. Gainerako bide guztiek lotzen dute Ordizia eskualdeko herriekin, (Itsasondo, Arama, Zaldibia...), hauetatik Ordiziatik abiatuta Lazkaora doan errepidea dugu, honek lotzen zuen eta lotzen du gaur egun ere Gipuzkoa Nafarroarekin, (Etxarri-Aranatz, Lizarra), bide honek zuen garrantzia galduz joan da, Etxegarate Nafarroarekin lotzen duen errepidearengatik. Madril-Irun, Renfeko linea dela eta, trenbidearen bidez komunikatuta dago.