Ordiziako Udalawww.ordizia.org

Inkestak

Uda 10- I
Zer iruditzen zaizu Ordiziako Jubilatuenean egingo den berreraketa?,
Bozkatu Emaitzak ikusi

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

FESTAK

Santanazaleen aurreskua
Santanazaleen aurreskua

Ordiziak, Santa Ana egunean, uztailaren 26an, ospatzen ditu herriko festa nagusiak. Hurrengo egunean Esku-dantza dantzatzen da, "Santaneroen dantza" delakoa, eta bertan herrian urte horretan ezkondu diren bikote ezkonberriek parte hartzen dute. Ordiziako festak oso ezagunak dira, bertan egon ohi den giro bikaina dela eta, eta besteak beste, tanborrada, nazioarteko txirrindulari froga, uztailaren 27an, Koadrilen egunean bizi ohi den giroa, e.a... aipa daitezke.

Irailean Euskal Festak ospatzeaz gain, Nekazal Feria egin ohi da, eta hain ospetsu bilakatu den ardi esnez egindako gazta Lehiaketa antolatzen da. Bertan biltzen dira Estatuko gastronomo famatuenak,urtean zehar mendietan egun horren zain, beren lana gorde duten 90 artzainak adi-adi begira dituztela. Lehiaketa horri bukaera emateko irabazi duen gaztarekin enkantea egiten da, dirutza izugarriak ordaintzen direlarik gazta horren truke,askotan 500.000 pezetatik gora ere ordaindu izan da.

Abenduan ere Azoka berezi bat ospatzen da, Eguberri ondorengo asteazkenean hain zuzen ere, eta bertan errezil-sagar, fruitu lehor, ardi latxa, kapoi, oilar eta antzaren erakusketak nabarmentzen dira.
2002ko Jai egitarua-Azala
2001. jai egitaraua-azala
2000. jai egitaraua-azala


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria