Ordiziako Udalawww.ordizia.org

Inkestak

Uda 10- I
Zer iruditzen zaizu Ordiziako Jubilatuenean egingo den berreraketa?,
Bozkatu Emaitzak ikusi

letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ORDIZIA, 30 KM/ORDUKO

 

 
ORDIZIA, 30 GUNEA
 
Gizarte kohesioa, bide-segurtasuna eta ingurumen kalitatea
 
 
Zerbitzuak eta Agenda 21 delegazioa sortu zenetik, beti izan da helburu garapen iraunkorra bultzatzea eta horren barruan irisgarritasuna eta mugikortasun iraunkorra landu dira. Helburu horri eusteko hainbat ekintza burutu dira, hala nola, piboteak jartzea, espaloiak zabaltzea, zebrabideetan espaloiei ‘belarriak ateratzea eta jaistea, kale Nagusiaren sarreran pilona berriak jartzea, bidegorri sare osoa diseinatzea eta lehenengo bidegorri-adarra bultzatzea, Foru kalea astebukaeretan autoentzat ixtea, autoentzako gune urdinak ugaritzea… orain, beste urrats ausart bat eman nahi dute  norabide berean, Iban Asenjo Agenda 21 eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
 
Europa mailan kale adiskidetsuak  terminoa indarra hartzen ari da eta horrekin ezagutzera eman nahi dena da kaleetan autoek, txirrinduek eta oinezkoek elkarrekin bizitzen jakin behar dutela, baina beti ere ahulenari garrantzi eta arreta gehiago emanez. ‘Ordiziako kaleetako trafikoa antolatzeko momentuan, beraz, gure umeengan, gure adinekoengan eta, oro har, mugikortasun arazoak dituzten gure herritarrengan pentsatuz egin dugu. Horrela, hartu dugun erabakia da herri gune osoan zehar autoen abiadura 30 km/h-ra mugatzea’ azaldu du Asenjok.
 
Erabaki honen helburua, beraz, hirukoitza da, alde batetik gizarte kohesio handiagoa lortzea, bestetik bide-segurtasuna areagotzea eta hirugarren, ingurumen kalitatea hobetzea.
 
Zinegotziaren esanetan, ‘Horrela, argi dago erabaki hau soilik ingurumen ikuspegi  batetik defenda genezakeela, izan ere, denok dakigu abiadura murriztuz gasolina gutxiago erretzen dela, kutsadura ere dezente jaisten dela eta zarata, hotsa, ere asko murrizten dela. Baina, lehen esan dugun moduan, gehienbat, neurri hau segurtasunaren  ikuspegitik hartu dugu, istripuak are gehiago murrizteko eta egon litezkeen lesio fisikoak zeharo ezabatzeko. Honen harira, esan behar dugu DGT ere  udalen atzetik dabilela  neurri hauek hartzeko, izan ere, bere helburuen artean dago hiri guztietako kaleen %80ean abiadura 30km/h-koa izatea. Hau esanda, ondo legoke aipatzea Europa mailan aspalditik hartutako neurria dela, Frantzia topa genezakeela erabaki hauen aitzindari moduan, 90. hamarkadan hasi baitziren neurri hauek hartzen’.
 
Era berean, ekaineko Osoko Bilkuran aho batez onartu berri den Agenda 21eko ekintza-planean lehenetsitako ekintza bat da 2.6.1., zeinek, hitzez hitz “oinezkoentzako egokitutako guneak eta 30 km/h  -ko guneak jartzea aztertu, oro har trafikoa baretzeko neurriak hartuz” esaten duen.
 Neurri hau indarrean  ipini ondoren , apurka-apurka  20 km/ordura murriztuta zeuden guneak kenduko dira  eta 30 km/ord. ezarriko dira.
 
Abiadura 30 km/orduko ez gainditzeko seinaleak hurrengo puntuetan  egongo dira:
 
1-     Euskal Pilota kaleko aldaparen hasieran.
2-     Filipinak kalearen hasieran, zubi berriaren parean.
3-     Malkaskoko zubiaren ondoan.
4-     Industrialdetik Tximistarako bidean.
5-     Eroski parean
 
 
Honez gain, esan behar da Majoriko herritar askok  Zaldibiara doan errepidean autoen abiadura murrizteko eskatu dutela, baina  errepide forala denez,  horretan Udalak ez du konpetentziarik. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundira nahi hori ere helaraziko da.
 
30 km/ord


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria