Ordiziako Udalawww.ordizia.org

Inkestak

Uda 10- I
Zer iruditzen zaizu Ordiziako Jubilatuenean egingo den berreraketa?,
Bozkatu Emaitzak ikusi

D'ELIKATUZ ELIKADURA ETA GASTRONOMIA ZENTRUA

Ordiziak ireki berri duen elikadura eta gastronomiako zentroa duzu D'elikatuz, paladarrari eta osasunari zuzendutako gunea, beraz. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue.Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak emango ditugu ezagutzera. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatsuez, elikadura-arazoez... hitz egingo dizuegu.

Haurrek nahiz helduek bisitatu dezakete. Guztiek ere, oso modu grafikoan eta interaktiboan aurkituko dituzte euskal kulturan hain errotuta dagoen gai honen inguruko txikikeriak. Gainera, antolatutako taldeek, familiek zein bakarkako lagunek bisitatzeko antolatuta dago. Bestalde, Goierriko eskualdea hobeto ezagutu nahi dutenek, eskualdeko interpretazio-zentroa daukate beheko solairuan.

Laburbilduta, ELIKADURAri eskainitako kultur eremu berria aurkituko duzue bertan. Ziur gaude harrituta geratuko zaretela, izan ere, hain egunerokoa eta garrantzitsua den gai honetan ustekabe bat baino gehiago aurkituko dituzue. Ea gustatzen zaizuen!

Sar zaitez bere web orrian: www.delikatuz.com


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria