Ordiziako Udalawww.ordizia.org

Inkestak

Uda 10- I
Zer iruditzen zaizu Ordiziako Jubilatuenean egingo den berreraketa?,
Bozkatu Emaitzak ikusi

 
Donostia-San Sebastian
Eguzkitsua
  • 10 Ira 2010
  • Min: 13
  • Max: 24
Oskarbi (eguna)
  • 11 Ira 2010
  • Min: 17
  • Max: 27
Informazioa Emailez
Majori Kiroldegia
Ordiziako Feria
Museo Birtuala Nicolas de Lekuona
Andres de Urdaneta
Turismoa
Bulego Nagusiko Tefl.:
943 88 58 50

Udaltzaingoa: 943 80 56 16

E-Maila: (klikatu hemen)

Helbidea: Kale Nagusia, 24

ORDIZIAKO EBPN 2008-2012 PLANAK BADU LELOA

 

Ordiziako Udalak iragan otsailean onartu zuen 2008-2012 aldiko euskara biziberritzeko plana (EBPN), Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Diputazioarekin elkarlanean, eta Euskararen Udal Aholku Batzordeko kideek egindako ekarpenak eta iradokizunak jasota.

Hurrengo lau urteotan garatuko den plan estrategiko honek, euskararen erabilera bultzatzea du helburu nagusi, euskararen ezagutza eta elikadura ahaztu gabe beti ere. Hau da; euskaraz bizi nahi duten herritarrek gero eta aukera gehiago izatea euskara erabiltzeko; eta euskara indartzea, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean.

Planean, jadanik aurrera daramatzagun egitasmoak eta ekintzak txertatu ditugu; bai eta berriak ere, leku berezia hartu dutelarik euskara sozializatzea helburu dutenak. Izan ere,  Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak lagunarteko testuinguruak jarri nahi ditu martxan: pertsonen arteko harremanetan euskararen presentzia indartu nahi du.

 

A

ipatu helburu hori islatuko duen irudia eta leloa lortzeko, hots, 2008-2012 urteen artean garatuko dugun euskara biziberritzeko plana (EBPN) irudiz eta leloz janzteko, logotipo eta lelo lehiaketa deitu zuen Euskara Zerbitzuak aurreko apirilean.

Guztira zortzi lan aurkeztu dira lehiaketara. Eta zortzi horien artetik, Azpeitiko Eregi Euskara eta Komunikazioa enpresaren lana aukeratu du epaimahaiak. Eregiren lan hori aurkezteko bildu gara gaur hemen, Udaletik, Belen Maiza Euskara zinegotzia ─ni neu─, eta Garbiñe Mendizabal,  Euskara teknikaria. Eta Eregiren ordezkaria, Leire Larrañaga.

Ordiziako EBPNaren helburua, euskararen erabilera sustatzea alegia, ondo islatzen du Eregiren lanak. Gainera, hori ez ezik, aintzat hartu ditugu aurkeztu duten proposamen grafikoaren kalitatea eta berrikuntza eta, baita euskarri ezberdinetan (gutun-orri eta gutun-azaletan, prentsa-oharretan, argitalpenetan, txarteletan, eta abarretan.) erabiltzeko duen funtzionaltasuna ere.

EREGIko Leire Larrañagak, eman digu, jarraian, haien lanaren berri.

EREGI, enpresek eta erakundeek euskara eta komunikazio arloan dituzten zailtasunez eta beharrez jabetuta sortutako enpresa da. Komunikazioa ezinbesteko tresna eta bitartekoa da gaur egun, baina gurea bezalako gizarte elebidunean ideiak euskaraz zabaltzeko, euskaldunekin komunikatzeko, euskaraz lan egiteko, euskaraz funtzionatzeko... ezintasun eta zailtasun handiak dituzte hainbat enpresa eta erakundeek. Gure egitekoa, euskarak duen eta izan dezakeen balioaz ohartarazi eta balio erantsi horren kudeaketarako laguntza teknikoa eskaintzea da, komunikazio eraginkorra ahalbideratuz.

 

Horregatik, Ordiziako Udalak EBPN 2008-2012 egitasmorako antolatutako irudi eta lelo lehiaketaren berri izan genuenean, aurkeztea erabaki genuen, bete-betean gure enpresaren jarduerari lotzen baitzaio egin beharrekoa.

Irudia eta leloa

Irudia sortzeko orduan EBPNren hiru oinarriak, hiru helburu estrategikoak hartu ditugu kontuan: ezagutza, erabilera eta elikadura. Eta herritarrak protagonista nagusi jarri.

Horrela, hiru “e” irudikatu ditugu.  'e' horiek hiru herritar irudikatzen dituzte; hiru euskaldun, elkarrekin berriketan. Hiztunen komunitatea osatzen duten “e” horietako bakoitzak, burua (atal berdea), belarria (atal naranja) eta ahoa (atal gorria) ditu nabarmenduta.

 

  • Burua, ezagutza. Beti dago lekua ezagutzarentzat. Zenbat eta gehiago jakin orduan eta 'aberatsagoak' gara eta euskara ere ezagutu egin behar da, gure ondarea da, merezi du ondo ezagutzeak.

 

  • Ahoa, erabilera. Euskara zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta gehiago erabiliko da; eta erabilerak emango dio bizia hizkuntzari.

 

  • Belarria, elikadura. Hizkuntza eroso eta erraz egin eta erabiliko bada, elikatu egin behar da; liburu, irrati, aldizkari, egunkari eta abarren bidez. Hortaz, honako esparru hauetan aritu beharko dugu: euskararen kalitatean, liburugintzan, kulturgintzan, komunikabideetan. Horrek adierazten du euskara bizirik dagoela eta harremanetarako beharrezko dela.

 

Beraz, euskara ezagutu, erabili eta elikatu!



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu: Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu Nire Del.icio.us-ko gustukoenetan gorde Nire Google Bookmarks-eko gustukoenetan gorde My Yahoo!-ko gustukoenetan gorde Menéame-ra bidali Zure orrian partekatu
Azkeneko galeriak: Argazki galeria