UDAL BERRIAK
Otsaileko bilkuran onartutako Ordiziako Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Igo udal Planaren testuinguruan, eta Ordiziako Udaleko Berdintasun sailetik (Gizarte Ongizatea), ondoko kanpaina berrartzen da: Bai, Baiezkoa da eta Ez, Ezezkoa. Ez pasa eta ez onartu! Jaietan ere: sexu erasorik ez!...
Ordiziako Euskal Jaiak bihar hasi eta hilaren 12ra arte luzatuko dira. Atxikitako dokumentuetan daude egitaraua eta prentsa txostena.
Informazio gehiago, www.ordiziakoeuskaljaiak.com web gunean...
‘Ordiziako azokan’ lemapean 1. argazki lehiaketa antolatu du Ordiziako Udala. Bizitza azokan da gaia. Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 30 izango da. Edozein argazkilari aurkez daiteke, ez dago mugarik, eta...
Herri Antzokiak prest du iraileko kartelera. ‘Noche y día’, ‘Origen’, ‘Toy story 3’, ‘Centurión’, ‘Vive a lo grande’, ‘Conocerás al hombre de tus sueños’, eta ‘El súper canguro’ filmak emango dira. Era berean...
Herri Antzokia IRAILA
Ordiziako D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin elkarlanean IDIAZABAL J.I. GAZTA eta Ardoaren arteko Elkartzea antolatu du. Irailaren 9an izango da, 4tik 12ra ospatuko diren Euskal Jaien programaren barruan. Jarduera doakoa da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da...
Aste honetan izango dira ‘Zu zara giltza’ kanpainari dagozkion abuztuko ekintzak. Ordizian duela 50 urte baino lehenagotik egoitza duen Caritas elkarteari dagokio txanda. Ekimena Ordiziako Udaleko Herritarren Partaidetza eta Boluntariotzaren Sustapenerako sailak antolatu du, parte hartzen ari diren elkarteekin batera...
CARITAS
Zerbitzuak eta Agenda 21 delegazioa sortu zenetik, beti izan da helburu garapen iraunkorra bultzatzea eta horren barruan irisgarritasuna eta mugikortasun iraunkorra landu dira. Helburu horri eusteko hainbat ekintza burutu dira, hala nola, piboteak jartzea...
Atxikitako dokumentuek 2010eko uztailaren 22an egindako babes ofizialeko 60 etxebizitzen zozketaren emaitzak dituzte. Eraikuntza San Joan auzoan egiten ari da. Zozketan onuradun suertatu diren pertsonak prozeduraren informazioa eta etxearen planoak korreoz jasoko dituzte...
Arku tiroko Ordizia klubak, Ordiziako Udalarekin batera basoko 3D arku tiroketako 1. nazioarteko txapelketa antolatu du. Uztailaren 24an izango da Oianguren parkean. Goizeko 9:00etan materialaren errebisioa egin eta lehenengo ibilbideari ekingo zaio. 13:00tan bazkaria izango da zelaian bertan eta 14:30etan bigarren ibilbidearen hasiera...
Hilaren 28an Ordizian egingo den azoka ohiko ordua baino beranduago hasiko da, Santa Ana jaien ondorengo garbiketa lanak goizeko 8.30ak arte ez direlako amaituko. Saltzaileek ordu horretatik aurrera plazetan sartu eta salmahaiak antola ahal izango dituzte.
Ordiziako Boxing Ziklo Klub elkarteak aurten ere boxeo ikuskizuna antolatu du, Donostiako Kuraia klubarekin batera, Santa Ana jaietako programaren barruan. Ostiral honetan izango da eta Beti Alai pilotalekura itzuliko da jaialdia..
Udaleko Osoko Bilkura batzartuko da ostiral honetan, uztailak 23, 8.00etan. Gai-ordena ondokoa izango da:...
Santa Ana festen baitan Ordiziako pilotazale diren elkarte ezberdinek; Txapagain, Oiangu, Emaneurre eta Jai Alai, ekintza ugari antolatu dituzte, herritarren zaletasunaren adierazgarri. Programak jasotzen dituen hitzorduetako batzuk, aurretik hasitako txapelketen amaiera puntua dira...
..
Bihar, uztailak 22, 18.00etan Herri Antzokian zozketatuko diren babes ofizialeko 60 etxebizitzen onartuen zerrendak daude atxikitako dokumentuetan.
Gaurtik da zabalik Ordiziako bidegorriaren lehenengo kilometroa, Gudarien etorbidea eta Txindoki etxadiaren artean. Tximistako pasabidean eta Montañitan zorua kolore beltzean dago. Zati horietan txirrindulariek eta oinezkoek konpartitu behar dute pasabidea. Bidegorriaren inaugurazioa irailean izango da.
Gaur iritsi da herriko postontzietara Ordizia Gaur udal aldizkariaren 26. alea. Azala Santana jaiek hartu dute eta barruko orrialdeetan honakoak dira lantzen diren gaiak...
Ordizia Gaur 26
Ordizian datozen egunetan ospatuko diren Santa Ana jaiak direla eta, uztailaren 17, 18,19, 24, 25, 26, 27 eta 28an autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira. Hala, Beasain norabideko GOIERRIALDEAko autobusak ez dira geratuko Tximista, Gudarien Etorbidea, Ordizia eta Urdaneta 1 eta 40an. Uztailaren...
Festak iristear daude eta ordiziarrak jada giro onean murgiltzeko desiraz daude. Eguraldi onak eta jaien gerturatzeak, ordiziarren arimak alaitzen eta irrika herriko bazterretan nabariarazten ditu. Hala, ostegun honetan hasiko dira Haurren egunekin 2010eko Santanak...
Santana 2010
Ordiziako Udalak ostegun honetan 20.00etan Plaza Nagusian Udalbiltzaren alde egingo den kontzentrazio isilean parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Udalak ekimen honen bidez Udalbiltzaren kontra aste honetan hasiko den epaiketa salatzea onartu zuen azken Osoko bilkuran, EAJ/PNV, EA, EB eta Aralar...
San Joan auzoan eraikiko diren beste 60 babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira gaur, ostirala, web gune honetan eta udaleko Herritarren Arreta bulegoan eta Udaltzaingoan...
Larunbat honetatik aurrera Oianguren parkean eraikitako eraikinean taberna eta terraza zerbitzua jarriko da martxan. Uztailaren 10etik otorduak (entsaladak, plater konbinatuak, oilasko erreak, etab.) ere emango dira. Ordutegia honakoa izango da: 11.00etatik 21.00etara astelehenetik ostegunera eta 11.00etatik 23.00etara ostiral, larunbat, igande, jai egun eta jai egun bezperatan.
Lazkaoko Kantaka abesbatzak zartzuelaren antologia eskainiko du Ordiziako Herri Antzokian uztailaren 9an 22.00etan. Sarrerak asteazken honetan jarriko dira salgai, ekainak 30, Barrena kultur etxeko bulegoan. Bulegoko ordutegia honakoa izango da: 9.15etatik 13.00etara eta 18.00etatik 20.00etara. Sarrera bakoitzak 6 euro balio ditu.
Herri Antzokian uztailean emango den kartelera atxikitako dokumentuan jasotako dago.
Herri Antzokia UZTAILA
Ordiziako Udalak eta hainbat udal zerbitzu eskaintzen dituzten erakundeek ekainaren 29ko greba orokorrarekin bat egin dute. Ezarritako zerbitzu minimoak honakoak izango dira: Udaltzaingoak normaltasunez...
Uztailaren 22an, osteguna, San Joan auzoan eraikiko diren babes ofizialeko 60 etxebizitzen zozketa publikoa egingo da, Herri Antzokian 18.00etan. Zozketan parte hartzeko uztailaren 1a baino lehen BOE-n eskatzaileen udal erregistroan izena emanda izan behar dute oraindik...
Udaleko ohiko Osoko Bilkura egingo da datorren ostiralean 8.30etan ondoko gai-zerrendaren inguruan: 1.-2010eko maiatzaren 24an ez-ohiko deialdian egindako Osoko Bilkurako aktaren zirriborroa onartzea; 2.- 2010eko maiatzaren 28an ohiko deialdian egindako Osoko Bilkurako aktaren zirriborroa onartzea; 3.- EA, ARALAR eta Ezker Abertzaleak aurkeztutako..
Ordiziako Hizkuntza eskola ofizialak datorren ikasturterako matrikula epea uztailaren 1etik 20ra izango du zabalik. Frantsesa eta Ingelesa emango dira, oinarrizko (A1 A2 ) eta tarteko (B1.1) mailatan. Ikasleek 16 urte beteta izan behar dute ikasten...
Kalean da ‘Seme alabak’ aldizkariaren 10. alea. Altzaga, Arama, Beasain, Itsasondo eta Ordiziako udalek finantzatzen duten drogramenpekotasunen zerbitzuak argitaratzen du eta honako gaiak lantzen ditu: Erlazio psikomotrizista eta atentzio goiztiarra (0-5 urte); lagunarteko...
Gizarte-Zerbitzuen arloko eskumenetan eta jardueretan beren programak eta ekintzak garatzen dituzten entitateei zuzendutako diru-laguntzen deialdia egin du Ordiziako Udaleko Ongizate sailak...
Eranskinak
Ordiziako Udaleko Herritarren Partaidetza eta Boluntariotzaren Sustapenerako sailak Udal Intereseko Elkarteei zuzenduriko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Deialdia ekainaren 14tik uztailaren 2ra egongo da irekita eta...